Elikagaiak
Bizirik gaude, jaten dugulako.
Elikagaiek ematen diote gorputzari behar duen energia.
Nekazaritza da hori posible egiten duena. Azokan edo supermerkatuan, begiratu arretaz: zenbat espazio okupatzen dute nekazaritzatik eratorritako eligakaiek?
• Laboreak eta deribatuak: garia, arroza, pasta, ogia…
• Lekariak: babarrunak, dilistak…
• Barazkiak: piperra, tomatea, porrua, azenarioa, azalorea, kalabaza…
• Frutak: sagarra, udarea, mahatsa…
• Esnea eta esnekiak: gazta, yogourta,…
• Haragia: txerrikiak, ahuntz haragia, behikia, ardikia, oilaskoa…
• Edariak: ardoa, txakoliña, sagardoa, patxarana…
• Arrautzak
• Olioa
• Eztia
• …
Dena den, gaur egun kontsumitzen ditugun elikagai gehienak urrunetik ekarritakoak dira. Zergatik da garrantzitsua bertakoak diren elikagaiak erostea?
Gure baserriek eta landa-eremuek kalitate handiko elikagaiak eman dituzte belaunaldiz belaunaldi, baita gaur egun ere.
Bertoko elikagaiak kontsumituz, biodibertsitatea zaintzen duen produkzio mota bultzatzen dugu.
Elikagaien produkzioak lanpostuak sortzen ditu, ekonomiaren parte da.
Lurreko elikagaiak gure kulturako osagai dira: lagun arteko otorduak, urteko sasoiaren araberako menuak, sukalde ohitura tradizional eta berriak… Hitz batean: gastronomia.
Elikadura orekatuak, osasuntsu izaten laguntzen digu: gaixotasunei aurre egiten, gaitasun fisiko eta intelektualak eskuratzen, bizitza-luzatzen, autoestima zaintzen.
Beraz, hurbileko elikagaiak kontsumituz, bertoko ekonomia, ingurugiroa eta gizartea biziago mantentzen ditugu.
Produktu guzti-guztiak bertokoak izatea ez da posible izango, baina oraingoa baino askoz portzentaia handiagoa bai. Badago horretarako gaitasuna.
Herri guztiek dute eskubidea elikadura osasuntsu, nutritibo eta kulturari lotua izateko.
Herri guztiek dute beren burua mantentzeko gai izateko eskubidea, kalitatezko eta gertuko ekoizpenen bidez.
Horregatik, nekazaritzak sektore estrategikoa izan behar du edozein gizartetan.



