Osasuna
Nekazaritzak, bai pertsonen eta bai lurraldearen osasuna hobetzen laguntzen du, eta bien arteko oreka mantentzen.
Osasuna osotasunetik dator. Bizitzaren eremu guztien arteko oreka da giltza, erabateko ongizatea lortzeko.
Elikadura egoki batek osasungarri mantentzen laguntzen digu, gure bizi-kalitatea hobetuz eta gaixotasun ugari prebenituz.
Pertsonen osasuna zuzenean dago lotuta gertuko elikagaiak kontsumitzearekin. Sasoian sasoiko elikagai freskoek, adibidez, kalitate nutrizional handiagoa dute.
Baina bertoko elikagaien ekoizpenak osasunaren beste hainbat arlotan ere badu eragin zuzena. Izan ere, Nekazaritzak kudeatzen du lurraldearen gehiengoa.
Ingurumena eta biodibertsitatea zaintzen laguntzen du gure nekazaritza moduak, zonaldearen errealitatera egokitutako ekoizpen sistema delako, errespetuan oinarritzen dena: ekoizle-erosle distantzia txikiagoa, eta beraz aurreztu egiten du garraio, energia, gas-isurketa eta paketatzeak.
Gainera, lurrarekin kontaktuan bizi garenean, askoz hobeto sentitzen gara, ezta?
Arnasa garbi eta lasai hartzen dugu. Soinuak entzuteak, usain desberdinak gozatzeak, animaliak ukitzeak… Lasaitu egiten gaitu. Antsietatea baretu. Bizi erritmoa mesedegarriagoa da.
Natura ezagutzen dugunean, ingurumena gehiago maitatu eta zaintzen dugu.
Eta, beraz, geure burua ere bai. Gu ere ingurunearen parte garelako.
Paisaia ederraz gozatzeak ondo sentitzearazten gaitu, eta lurraldea ere osasuntsu egotearen adierazle da. Nekazaritza jarduerak eragin handia du paisaia eder mantentzeko zereginean.



