Kultura
Kulturadun pertsona izatea lurra lantzearekin dago lotuta, antzinatik.
Kultura hitza, ‘colere’ aditz latindarretik dator, eta “landu” esan nahi du (cultivar). Antzinakoek pertsona baten izaera landu eta lurra landu konparatzen zuten.
Kultura kolektiboa da, norbanakoen arteko batasuna eta elkartasuna sortzen du. Landa eremuak bizitzeko modu bat eskaintzen du, milaka urteko jakinduria, hizkuntza… Belaunaldiz belaunaldi transmititu dena.
Ohiturak, sinboloak, elementuak… Nekazaritzak gure kulturan eragin handia izaten jarraitzen du. Gaur egun ere tradizio bihurtu diren hainbat kultur elementu dauzkagu bizirik.
• Arkitektura
• Paisaia
• Etnografia elementuak
• Artisautza
• Azpiegiturak
• Hizkuntza eta ahozko transmisioa
• Jaiak eta ohiturak
• Herri kirolak
• Dantzak, folklorea
• Gastronomia
• Auzolana
• …
Turismoa erakartzen dute gure ohiturek eta kultur ekitaldiek. Herri baten tradizioa ezagutzera etorri eta nekazaritzatik datozen hainbat elementu aurkitzen dituzte: jaiak, azokak, hizkuntza, gastronomia, baserriak…
Gastronomiak bertoko elikagaiak ditu oinarri, sasoian sasoiko produktuekin sortutako jateko ohiturak.
Nortasuna eta kultura lurraldearekin eta bere paisaiarekin lotuta dago. Ezagutzen ditugun paisaia gehienak, mendez mende nekazariek eraldatutako paisaia kulturalak dira.



