Facebook Twitter Youtube

Aisialdia

Nekazaritzari esker, aisialdirako hainbat aukera daukagu

Kudeatzen dituen espazio naturalei esker, nekazaritzak bizimodu urbanoari alternatiba eskaintzen dio. Denbora librea gozatzeko eta kirola egiteko aukera asko ematen du.

Pilaketarik gabeko gune naturalak. Landa-paisaiaz gozatzeko aukera.
Paisaia da turista gehien erakartzen dituena, eta nekazaritza jarduerak paisaia zaintzen laguntzen du. Lurraldearen eremurik zabalena nekazarien egunerokoak marraztutakoa da.

Basoen kudeaketa ere nekazaritzari zor zaio eta horri esker hainbat zaletasun praktika daitezke: onddo eta ziza bilketa, basa-fruituen bila aritzea, ehiza…

Hainbat kirol eta abentura jarduerak praktika daitezke nekazaritzari esker. Senderismoa, mendi-bizikleta, trekking… Mendiko ibilbide asko nekazariek sortu eta mantentzen dituzte.

Kirol horiek, osasunerako onuragarriak dira gainera, are gehiago ariketa fisikoa egitearekin batera naturaz gozatzeko aukera daukagunean: zintzarriak entzun, zelai bati begira egon, belarra ukitu, baso hezetasuna usaindu…

Aisialdia eta turismoa kulturaren parte dira, eta era berean, gure ohitura zaharrek eta kultur ekimen berriek turismoa erakartzen dute. Gainera, lehen baserri ziren etxe asko, orain nekazalturismo dira.

Hori bai, aisialdiaz gozatzeko eskubidea denona den bezala, ingurua zaintzea denon betebeharra da.

Ah! Badakizu asteburu zoragarri bat irabaz dezakezula nekazalturismo batean, ezta?

Lehiaketa bat daukagu martxan, martxoaren bukaerara arte.

Babesleak: In agro salute, Hazi, Eusko Jaurlaritza Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco Hazi In Agro Salute Programa de Cooperación Territorial España-Francia-Andorra