Facebook Twitter Youtube

Oinarriak

Bideoak

Nola igo

Boto asko lortu nahi?

Oinarriak

Sariak

Erein Bizitza bideo lehiaketan parte hartzeko oinarriak

Helburuak

Erein Bizitza nekazaritzaren onurak azpimarratzeko dibulgazio-kanpaina da.
Lehiaketaren helburua honakoa da: nekazaritzak funtzio on asko betetzen dituela erakusteko bideo laburrak sortzea.

Gaia

Bideoetan nekazaritzaren funtzioak agertuko dira, modu librean.
Benetakoak edo asmatutako funtzioak izan daitezke.
Hau da, www.ereinbizitza.net webgunean dauden funtzioetan oinarrituta edo asmatutako fikziozko beste edozein. Bakoitzari bururatzen zaiona.
Edozein teknika erabili dezakezu: animazioa, zinematografikoa, esperimentala…

Zuk erabaki bideoa komikoa, tragikoa, musikala, lipdub edo nolakoa izango den.

Sakelako telefonoarekin grabatuko duzun edo HD kamara berrienarekin.

Gusturen sentitzen zaren moduan!

Nola parte hartu

Oso erraza da. Bideoa YouTubera igo behar duzu (bideoa nola igo)
Azalpenean, bideoaren izena eta kanpainaren eslogana idatzi behar dituzu.
Horrela, zure bideoa erraz aurkitu eta webgunean erakutsiko dugu.

Eslogana

Bideoko irudietan, kanpainaren mezu nagusia eta webgunearen helbidea ikusi behar dira.

Lurra lantzea bizitza ereitea da.
www.ereinbizitza.net

Hizkuntza

Lanak euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkez daitezke.
Azpitituluak ere erabili daitezke, hizkuntza biak presente egoteko.

Parte-hartzaileak

Edozein herritarrek parte har dezake. Ez dago adin mugarik.
Saria adin txikiko batek irabazten badu, bere gurasoen edo tutorearen laguntzarekin egingo du.

Epeak

Bideoak aurkeztu eta botoak jasotzeko epea apirilaren 30ean amaituko da, eguerdian (12:00).

Sariak

Boto bidez erabakiko dira irabazleak (botoa eman eta hartzeko)

Boto gehien lortzen dituen bideoaren egileak iPad bat jasoko du.
Boto kopuruetan bigarrenak, asteburu bat nekazalturismo batean bi pertsonarentzako.
Bi irabazleen artean horrela adostuz gero,  sariak truka ditzakete beraien artean.

Antolatzaileek sariak eman gabe uztea erabaki dezakete, maila edo edukia ez dela egokia irudituz gero.

Irabazleak (edo ordezkariak) sari banaketarako ekitaldi berezira agertu beharko dira: maiatzaren 15ean, Itsasmendikoiren zazpi egoitzetako batean (irabazleekin zehaztuko da).

Saria jaso ostean, irabazle bakoitzak kontakizun labur bat egiteko konpromisoa hartzen du: nekazalturismoko egonaldiari buruz edo iPadaren erabilerari buruz.

Edukiak eta eskubideak (copyleft)

Egileen ardura izango da beraien ekoizpenaren edukia.
Ez dira onartuko pertsona fisiko edo juridikoen aurka doazen irudiak, ezta propietatearen aurkakoak ere.

Bideoak Creative Commons lizentziapean aurkeztuko dira:

Askatasuna — Lana kopiatzeko, banatzeko eta jendaurrean erakusteko askatasuna.
Aitortu — Lanaren kredituak aitortu behar dira, egileak edo baimendunak zehaztutako eran (baina ez aditzera emanez haien babesa duzunik edo haiek obraren erabilera hori babesten dutenik).
Ez merkataritzarako — Ezin da lan hau negozio helburuz erabili.
Lan eratorririk gabe — Ezin da lan hau bestelakotu, eraldatu edo lan eratorririk sortu hartatik abiatuta.

Lehiaketaren ostean, bideoek www.ereinbizitza.net webgunean eta YouTuben jarraituko dute ikusgai.

Onarpena

Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.

Parte hartu eta zorte on!

www.ereinbizitza.net

Lehiaketa hau honako erakunde publiko hauek babesten dute: In Agro Salute, Hazi, Eusko Jaurlaritza eta Europako Batasuna (Lurralde Kooperaziorako Eskualde Garapenerako Funtsa. 2007-2013).
Babesleak: In agro salute, Hazi, Eusko Jaurlaritza Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco Hazi In Agro Salute Programa de Cooperación Territorial España-Francia-Andorra