Facebook Twitter Youtube

Boto asko lortu nahi?

Bideoak

Nola igo

Boto asko lortu nahi?

Oinarriak

Sariak

BOTO ASKO LORTU NAHI?

Bizitza konpartitzeko da. Bideoak ere bai.
Ureztatu botoekin: klikatu ‘atsegin dut’ eta partekatu.
Bideoak arrakasta izateko, sare sozialen bidez zabaldu, besterik ez.
Oso erraza da: klik bat egin eta Facebook eta Twitter bidez partekatu.
Horrela, bideoaren azpiko laukitxoetan boto bat gehiago agertuko da automatikoki. Guztiak gehitu eta hori izango da bideoak lortutako boto kopurua.

Iruzkinak eragin

Eskatu iritziak. Batetik, kritikak aberasgarriak direlako.
Bestetik, iruzkinak zure lagunen kontaktuek ere ikusiko dituztelako.
Horrela, jende gehiagok edukiko du zure bideoaren berri.
Twitter bidez ere, berdin.
Eragin elkarrizketa galderekin: “Gustatzen zaizue?”.
Erantzuten dizuten bakoitzean, gainontzekoen jarraitzaileek ere ikusiko dute.
Edo eskatu zuzenean, eskatu zure kontaktuei: “Maite banauzue, retwiteatu!”
Tarteka, berriro gogorarazi bideoa ikusgai dagoela eta bozkatu ahal dela.
Agian pertsonaren bat ez zen konturatu lehenengo aldian.
Baina, ez izan txapa! Kontrako efektua lortu eta zeure kalterako izango da.

Posta elektronikoa erabili

Bideoaren lotura kopiatu eta posta elektronikoz bidal dezakezu.
Lagunei, familiakoei, lanekoei… Eskatu birbidaltzeko zure bideoa beraien kontaktuei. Guztion artean, errazago.
Baina ez izan gogaikarria!
Bestela, spam gisa markatuko zaituzte.

Kalean ahoz aho

Konbentzitu koadrilakoak, bizilagunak, ezezagunak… Hartu mikrofonoa karaoke tabernan… Aldarrikatu saria guztiekin konpartituko duzula!

Eskerrik asko
Eskertu arreta eskaini eta lagundu dizuten guztiei.
Zorte on!!

Babesleak: In agro salute, Hazi, Eusko Jaurlaritza Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco Hazi In Agro Salute Programa de Cooperación Territorial España-Francia-Andorra